Adierazpen askatasuna

Hontzak konpartsako kidea absolbitu dute, txosnako dekorazioaren auzian

Epailearen arabera, ez da frogatu iazko Bilboko Aste Nagusiko dekorazioak "erlijio sentimenduak mindu, gutxietsi edo beheratzeko asmoa zuenik".

Hontzak konpartsaren txosna, Ertzaintzak dekorazioa kendu ondoren, 2017ko Aste Nagusian.
Hontzak konpartsaren txosna, Ertzaintzak dekorazioa kendu ondoren, 2017ko Aste Nagusian. Marisol Ramirez / Foku

Ibai Maruri Bilbao -

2019ko urtarrilak 11

Bilboko Epaitegiak errugabetu egin du Hontzako konpartsako kide Galder Anton. Joan den abenduan epaitu zuten, iazko Aste Nagusian txosnan ipini zuten dekorazioarekin erlijio sentimenduen aurkako delitua egin zutela egotzita. Epailearen arabera, ez da frogatu dekorazioak "erlijio sentimenduak mindu, gutxietsi edo beheratzeko asmoa zuenik".

2017ko Aste Nagusirako atondu zuten txosnan, Kristo gurutziltzatua jarri zuten horma nagusian, haren gorputz atalak zatituta. "Carnicerías Vaticanas" zuen inguruan idatzita. Okela zatiz betetako harategi baten itxura zuen lekuak. Lelo hau ere bazuen: "Hartzazue ta jan, nire gorputza da ta". Hautsak harrotu zituen. Eta erlijio sentimenduen aurka egin zutela leporatuta, hiru salaketa jaso zituen konpartsak: Bilboko Elizbarrutiarena, Falange Vasco-Navarra elkarteko buru Jose Ignacio Irustarena, eta Andaluziako (Espainia) gizon batena. Ertzaintza joan zen irudia kentzera. Zentsuratua leloa idatzi zuten konpartsakideek irudia zegoen lekuan.

Bilboko auzitegiak artxibatu egin zuen auzia, baina fiskalak helegitea aurkeztu zuen, eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, onartu. Abenduaren 18an epaitu zuten Anton, dekorazioa erabaki zen bileran parte hartu zuen konpartsako zuzendaritzako kide bakarra zelako. Epaitu zuten bitartean adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratzea egin zuten Bilboko Auzitegiaren ateetan. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna