Ezbeharra

Gizon bat hil da Leaburun, ubide batera erorita

Baratzean lanean ari zela izan du ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 84 urte zituen.

Txaramako kanalean aurkitu dute gorpua (Gipuzkoa).
Txaramako kanalean aurkitu dute gorpua (Gipuzkoa). Tolosaldeko Ataria.

Berria -

2019ko urtarrilak 11

Ertzaintzak jakinarazi du 84 urteko gizon bat hil dela Leaburun (Gipuzkoa). Ubide batera erori da baratzean lanean ari zela, eta han aurkitu dute gorpua.