Bihar Berrian

Adineko pertsonak, bizimodu ‘gaztearen’ jabe

Bidaiatzea, jarduera fisikoa egitea, ikastaroetara joatea eta mugimendu sozialetan parte hartzea adinekoen egunerokotasunaren parte dira. Haien bizipenak jorratuko ditu bihar Bizigiro gehigarriak.

Adinekoen bizimodua aldatu egin da azken urteotan; esaterako, teknologia berrik erabiltzen dituzte. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2019ko urtarrilaren 11
15:55
Entzun

Adinekoa izateak eta zaharrak izateak ez dute esanahi bera gaur egun; urteek bainoago, norberaren bizimoduak eta zaletasunak pisu handiagoa dauka. Adinekoentzat ez da arrotza bidaiatzea, jarduera fisikoa egitea, mugimendu sozialetan parte hartzea edo teknologia berriak erabiltzea. Bizimodua ez ezik, haien janzkera ere aldatu da azken urteotan. Bizi itxaropena luzatzeak, lan baldintzak aldatzeak, erosahalmena handitzeak eta beste hainbat faktorek eragin dute hori. Hiru adinekoren bizipenak ezagutuko ditugu bihar Bizigiro gehigarrian, baita gerontologian adituak diren bi pertsonaren iritziak ere.

Bestetik, BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa izango du hizpide gehigarriak. Olatz Mitxelenak irabazi du, eta Alpeetako mendi zeharkaldia jasoko du saritan. Grezian ikusi eta bizitakoak jaso ditu Mitxelenak hitzetan eta argazkietan. Postaletatik harago, espero ez zituen txokoak topatu dituela kontatu du.

Asteburuko proposamenen atalean, berriz, Lazkaoko (Gipuzkoa) Astotxo Egunaz arituko da, besteak beste. Lau mende baino gehiagoko tradizioa du egunak, eta iganderako egitarau oparoa prestatu dute lazkaotarrek. Arratsaldean, esaterako, 150 herritarrek parte hartuko duten kale antzerkia egingo dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.