Euskal presoak

Azken agurra eman diote Mariezkurrenari Hernanin

Manifestazioa egin dute dozenaka lagunek. Urtarrilaren 6an hil zen euskal preso ohia; 2017ko ekainera arte preso erien zerrenda anonimoan egon zen.

Gaur Hernanin (Gipuzkoa) egindako manifestazioa.
Gaur Hernanin (Gipuzkoa) egindako manifestazioa. Jon Urbe/Foku

Berria -

2019ko urtarrilak 11

Urtarrilaren 6an hil zen Juan Mari Mariezkurrena, etxean. Euskal preso ohia zen, biriketako minbizi baten ondorioz, preso erien zerrenda anonimoan egondakoa. 2010ean atxilotu zuten —sei hilabetez egon zen preso— eta 2013ko otsailean zigortu zuten, zazpi urte eta erdiko zigorra ezarrita. 2014ko maiatzean sartu zuten berriz espetxean. 2017ko ekainean, berriz, zigorra eten zioten, gaitzagatik. Etxean egon da geroztik.

Gaur, manifestazioa egin dute haren jaioterrian, Hernanin (Gipuzkoa). Dozenaka lagunek hartu dute parte, Agur eta ohore Juan Mari lelopean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna