EHZren proiektu berriaren alde egin dute

60 bat lagun bildu dira goiz honetan, EHZko talde bultzatzaile berrikoek deitu biltzarrera eta segidan ekin diote lanari, proiektua zehazteko asmoz. Bost hilabete gelditzen zaizkie forma berriko EHZ lantzeko; ideia baita heldu diren ekainaren 28, 29 eta 30ean iragaitea forma berriko EHZ festibala, herri batean.

Bozketa unea, Baionako Zizpa gaztetxean
Bozketa unea, Baionako Zizpa gaztetxean Nora Arbelbide Lete

Nora Arbelbide Lete -

2019ko urtarrilak 12

Belaunaldi berriak sortzeko "tresna" bezala definitzen duen proiektu proposamen berria aurkeztu du goiz honetan EHZ jaialdiaren geroa bere gain hartu duen lan talde berriak, —60 bat lagunek— Baionako Zizpa gaztetxean. Eta horren alde egin du gehiego nagusiak. Hortaz, orain, bost hilabete gelditzen zaizkie paperean dagoen hori konkretuki gauzatzeko.

Gidaritza taldeak aurkeztu proiektuak dioenez, EHZk "borroka eremua indartuko duen tresna izan behar du eragile eta elkarte ezberdinetan ari diren gazteentzat". EHZren "eskaintza politikoa gazte eta herri mugimenduen beharren araberakoa" ikusten du. Argi utziz, "EHZk ez du zama izan behar".

"Hegemonikoa den kulturaz besteko" proposamenak

EHZk bultzatu beharreko kultur ereduari dagokionez, "hegemonikoa den kulturaz besteko proposamenak aintzat hartu eta bultzada" emateko asmoekin daude. "Bertako kultura herrikoaren aldeko apustua" egin nahi dute gazteek bereziki, "gure proiektuaren baloreekin bat egiten duten artistak lehenetsiz". EHZko kultur eskaintza "proiektuaren parte izan nahi duten artistekin elkarlanean osatuko da". Kultur eskaintza eta eduki politikoaren artean "zubiak" eraikitzen saiatuko direla esplikatu dute.

Kontzertuak, publikoa "eduki politikora eta kultur-eskaintza alternatibora hurbiltzeko pizgarri bezala" ikusten dituzte.

Oraino badela zer zehaztu, hori ere nabarmendu da goizeko bilkuran. Eta funtsean, bilkuran berean hasi dira lan taldeak antolatzen, gaiak eta egituraketa zehazten joateko. Aurrekontua ez da oraino arras definitua, ez eta lekua atzemana. Halere, proiektu berria herri batera ekartzeko parioa egin nahi dute. Herriak eskaintzen ahal lituzkeen gune ezberdinak erabiliz.

Horiek erranik, jadanik finkatua dutena jaialdiaren egutegia da. Ekainaren 28, 29 eta 30a. Lehen egunean, "ilusioa transmititu" eta kontzertuak antolatzea aurreikusten dute. Bigarren egunean, larunbatarekin, goizetik tailerrak, "eduki politikoa lantzeko" eta kultur eskaintzak. Gauean, berriz, ekitaldia eta berriz ere kontzertuak.

Eta iganderako herri bazkaria pentsatua dute, familiak erakartzeko asmoz, belaunaldien arteko nahasketa bultzatuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna