Euskal presoak

85.000 lagun inguruk hartu dituzte kaleak, euskal presoen eskubideen alde

Antolatzaileen arabera, 9.000 herritar bildu dira Baionan eta 76.000 inguru Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Honela eman du BERRIAk manifestazioen berri, zuzenean.

Foku

Berria -

2019ko urtarrilak 12

* Espainiako "kartzela politikaren biktimak" elkartu ditu Sarek mahai inguru batean. Joaquim Forn, Adur Ramirez eta Harriet Iragiren senide eta gertukoek parte hartu dute.

* Bilbon eta Baionan goizetik berotu dute giroa manifestaziora hurbildu direnek.

* Babes zabala jaso du mobilizazioak. Ipar Euskal Herrian, 102 auzapezek, 150 hautetsik, zortzi alderdi politikok eta hainbat gizarte eragilek babestu dute. Hegoaldean, berriz, sindikatu guztiek, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k.

Zuzeneko kontakizuna

20:18
2019-01-12

'Txoria txori', bi hirietan

Manifestazioa abesti bera kantatzen amaitu dute bai Baionan, eta bai Bilbon. Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestu dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:52
2019-01-12
18:51
2019-01-12

Kaltzadak salbuespen neurriekin amaitzea eta legedi arruntaren apliazioa galdegin du. Hitzaldia amaitu aurretik, espetxean diren Kataluniako buruzagi independentistekiko eta Altsasuko auzian zigortu dituzten gazteekiko elkartasuna adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:48
2019-01-12

Kaltzada: "Gizartearen presioak eta mobilizazioak mugiaraziko dituzte bakarrik mugitu nahi ez duten estatuak".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:45
2019-01-12

Pili Kaltzada: "Mendekuak legalitatea eta gizatasuna ordezkatu ditu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:45
2019-01-12
18:43
2019-01-12

Pili Kaltzada: "Hasieran, Espainiako Gobernu berriak bakerako urratsak egiteko asmoa zuela iruditu arren, itxaropena laster zapuztu zuen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:42
2019-01-12

Pili Kaltzada: "Ezinda adiskidetzerik gertatu anker jokatzen bada edo alde bateko errelatoan oinarrituta".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:42
2019-01-12

Pili Kaltzada kazetariak hartu du hitza Bilboko Udaletxean. "Hamarkadetako liskar eta indarkeriaren ondoren, euskal gizateak amesten dituen bizikidetza guneak sortzen ari gara".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:34
2019-01-12
18:29
2019-01-12

Justizia trantsizionala galdegin dute bakegileek

18:27
2019-01-12

Funosas: "Egin diren urratsen ondotik, orain presoen garaia da"

Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak hitza hartu du Baionako manifestazioaren amaieran. Funosasek nabarmendu du ETAren armagabetzearen eta desegitearen ondotik, orain euskal presoen auziari konponbidea emateko garaia dela. Funosasek "iragan minberari" aurre egitera eta "denontzat etorkizun hobe bat" eraikitzera deitu du. "Denon ardura da", gaineratu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:23
2019-01-12
18:17
2019-01-12

Kotte Ezenarrok salbuespen neurriekin amaitzea eskatu du

Kotte Ezenarro Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordeak salbuespenezko neurriekin amaitzeko eskatu du. Horien artean, DPS estatusa eta presoen urruntzea. Legedi arruntzaren aplikazioa eskatu du. "Zuzenbide osoa eta zuzenbidea besterik ez".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:08
2019-01-12
17:52
2019-01-12

Bilboko manifestazioak geldildia egin du Autonomia kalean, eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak adierazpenak egin ditu bertan.

17:12
2019-01-12
17:07
2019-01-12

Gazte eragileek beraien zutabe propioa egin dute Baionan. Errepublika plazara iritsi dira, manifestazioaren hasierarekin bat egiteko.

17:05
2019-01-12

Jean Rene Etxegarai Baionako auzapen eta Euskal Elkargoko lehendakariak ziurtatu du blokeatuta dagoela euskal presoen auzia, euskal ordezkaritzak Frantziako Gobernuarekin dituen elkarrizketetan.

16:52
2019-01-12

Euskal gizartearen nahia entzun dezala eskatu dio Etxeratek Espainiako Gobernuari.

16:50
2019-01-12

Oain Bai Nafarroako talde parlamentariko kide Laura Perezek ezinbesteko jo du euskal presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea.

16:48
2019-01-12

EH Baik garrantzia handia aitortu dio gizartearen mobilizazioari, bake prozesuan aurrera egiten jarraitzeko.

16:47
2019-01-12

Max Brisson LRko senatariak adierazi du eskatzen duten bakarra presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea dela.

16:45
2019-01-12

Ahal Dugu-k "beste espetxe politika bat" eskatu du, eta presoek ETAren indarkeria bidegabea izan zela aitortzea.

16:44
2019-01-12

Fermin Muguruzak Baionako manifestazioan parte hartuko du. Ipar Euskal Herrian lortu den adostasun zabala nabarmendu du.

16:43
2019-01-12

LABek jakinarazi du langileek hileko hirugarren ostegunetan mobilizazioak egingo dituztela "mendekuzko" espetxe politikaren kontra, sindikatu guztiek deituta.

16:41
2019-01-12

CCOOk espetxe politika aldatzeko pausoak eskatuko dizkio Pedro Sanchezen gobernuari.

16:40
2019-01-12

Espainiako Gobernuaren espetxe politika "bidegabea" dela salatu du ELA sindikatuak. Horren adierazle jo du euskal preso gehienak lehen graduan daudela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:28
2019-01-12
16:26
2019-01-12

Iparraldeko auzapezen %65ak babestu du deialdia

Zortzi alderdi politikok, 78 sindikalistak, kultur arloko 63 sortzailek, 40 apaizek, Bizi mugimenduak eta LDH Giza Eskubideen Ligak azaldu diote babesa Baionako manifestazioari. Atzo, zerrenda horretara batu ziren Ipar Euskal Herriko gazte antolakunde ugari: Azia, Euskal Herria Zuzenean, ELBko gazteak, Aitzina antolakundea eta Donapaleu, Donibane Garazi, Makea, Luhuso, Itsasu, Kanbo, Hazparne, Baiona, Azkaine, Donibane Lohizune, Sara eta Miarritzeko gaztetxeak. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko 102 auzapezek egin dute bat deialdiarekin.

16:22
2019-01-12

EH Bilduko ordezkariak ekitaldian

Sarek 16:00etarako deitua zuen ekitaldira joan dira EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegi.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:18
2019-01-12

Ahal Dugu ere batu da manifestaziora

Ipar Euskal Herrian bezala, Hegoaldean ere babes zabala jaso du manifestazioak. Sindikatu guztiek, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k egin dute bat. Manifestazio aurreko Sareren ekitaldian dira Ahal Dugu-ko ordezkariak.

15:56
2019-01-12

Bru: "Biktimek ez dute erabakitzerik non atxiki presoak"

Vincent Bru Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kide eta Martxaneko diputatuak ez du egoera "blokeatua" ikusten. Bruren irudiko, kontua da pixka bat zaila dela aitzinatzea, izan kondena luzeak dituztenentzat, izan emazte presoentzat. Bruk dio emazteei "proposamenak helarazi" behar zaizkiela.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:54
2019-01-12

'Salbuespenetik bizikidetzara'

Aitzpea Leizaola eta Teresa Toda Foro Sozial Iraunkorreko kideen iritzi artikulua argitaratu du gaur BERRIAk. Presoen eskubideen aldeko manifestazioak lortu duen adostasun zabala nabarmendu dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:39
2019-01-12

Bi hiriburu, mobilizazio bakarra

Baionako eta Bilboko manifestazioak aldarri berak lotuko ditu. Horrez gain, abesti berarekin amaituko da mobilizazioa Lapurdin eta Bizkaian.

15:37
2019-01-12

Mobilizaziorako deia

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak gaurko egunez presoen eskubideen alde mobilizatzearen garrantzia azpimarratu du.

15:36
2019-01-12

Baionan, bertsolariak

Amets Arzallus eta Sustrai Colinak bertsotan egin dute, gaur goizean, Baionan. Euskal presoen auziari buruz hausnartu dute kantuan.

15:26
2019-01-12

Eskubideak lehenesteko garaia

Urtarrilero presoen eskubideen alde egiten diren martxetan lehena izango da ETA desagertu zenetik, eta, hori horrela, antolatzaileek uste dute presoen eskubideei heltzeko tenorea dela, Euskal Herriratzeen, gradu progresioaren eta zuzenbide arruntaren aplikazioaren bidez, bakegintzan eta bizikidetzan sakontzekoa.

Informazio gehiago

15:24
2019-01-12

Azken datuak

Euskal presoen eskubideen eta bestelako espetxe politika baten alde Baionan eta Bilbon egingo diren manifestazioei buruzko azken datuak jakinaraz dituzte antolatzaileek goizean. Iazko parte hartze paretsua espero dute. Babes zabala izan du deialdiak bi manifestazioetarako. Ipar Euskal Herrian, 270 hautetsik deitu dute mobilizaziora. Bilboko manifestazioko adierazpena Javier Sadaba filosofoak eta Pili Zabala kazetariak irakurriko dute.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna