Euskara

Txillardegirentzako aitortza eskatu dute Donostian, haren heriotzaren urteurrenean

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri omenaldia egin dio Txillardegi Liburutegia herri ekimenak. Jean-Louis Davant euskaltzain zuberotarrak euskara batuaren aitatzat aitortu du.

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ren omenezko ekitaldia, gaur, Donostiako Antigua auzoan. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko urtarrilaren 14a
11:49
Entzun

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela zazpi urte bete dira gaur eta, urteurrenaren harira, hainbat euskaltzale bildu ziren atzo Donostiako Antigua auzoan, hura gogoratzeko. Aldi berean, harentzako aitortza ofiziala eskatu dute. “Batez ere, Donostiako Udalak zor dion aitortza errebindikatu nahi dugu”, nabarmendu du Txillardegi Liburutegia herri ekimeneko presidente Fito Rodriguezek.

Omenaldian parte hartu dutenek bertatik bertara bisitatu dituzte Txillardegik txikitan ezagutu eta Antigua 1900 liburuan aipatu zituen hainbat leku. 11:00etan hasi zuten ibilbidea. 13:00etan, berriz, Txillardegi etxea zegoen plazan, ekitaldia egin zuten. Iaz, euskaltzalearen oroimenez margotu zuten horma irudiaren aurrean bildu dira.

Jean-Louis Davant euskaltzain zuberotarrak hitz batzuk eskaini dizkio Txillardegiri. Davant euskara batuaren sorreraren lekuko zuzena izan zen, parte hartu baitzuen 1963an eta 1964an Baionan egin ziren bileretan. Txillardegi euskara batuaren aitatzat aitortu du. "Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan : frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea", adierazi du Davantek.              

      

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.