Elezkano-Rezusta 22-19 Irribarria-Zabaleta

Elezkano II.a eta Rezusta sailkapeneko buruan jarri dira

Irribarria eta Zabaleta 9-3 aurreratu dira hasieran, baina Elezkanok eta Rezustak ez dute etsi, eta landutako garaipena eskuratu dute. Sei punturekin, sailkapeneko buruan berdinduta daude Olaizola II.arekin eta Albisurekin.

Danel Elezkano, sakea ateratzen, gaur jokatu duen partidan. FOKU
2019ko urtarrilaren 13a
09:21
Entzun

Bikoterik jotzaileenari eusteko gogotik lan egin behar izan dute Danel Elezkanok eta BeƱat Rezustak. Lanak saria izan du, ordea. Seigarren garaipena eskuratuta, sailkapenaren buruan dira, Aimar Olaizolarekin eta Jon Ander Albisurekin puntutara berdinduta, baina tanto alde hobearekin.

Irribarriak eta Zabaletak hartu dute aurre markagailuan partidaren hasieran. 9-3 aurreratu dira, bien kolpe ahaltsuari esker. Irribarriak erremate guztiak asmatu ditu lehen tantoetan.

Elezkanok eta Rezustak defentsa lan handia egin behar izan dute bikote urdinaren bultzadari eusteko, eta partida gogortu dutenean, behera egin dute Irribarriak eta Zabaletak. Rezustak pilota asko sartu du azken koadroetatik, eta Elezkanok ere garesti saldu du tantoa aurrekoetan. Gainera, ongi baliatu ditu Irribarriak eta Zabaletak eskura utzi dizkioten pilota apurrak. Partida amaieran, egindako 10 tanto bildu ditu.

Gorriek 21-16koarekin lortu dute alderdik handiena. Irribarriak sakearekin min egin du amaieran, eta, aldea murriztu badu ere, urdinek ez dute partida berdintzea lortu.

Amaieran, 22-19. Gorriak sailkapeneko buru dira; Irribarria eta Zabaleta, berriz, hirugarren, bost punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.