Ezbeharra

Pertsona baten arrastoak aurkitu dituzte Artaitzen kiskalitako etxean

Goizaldean piztu da sutea. Uste dute hildakoa bertan bizi zen gizona dela, eta lo zegoela sua hasi zenean. Foruzaingoa ikertzen ari da zer gertatu den.

jarraia161511.jpg
2019ko urtarrilaren 14a
18:55
Entzun

Gauerdian jaso dute abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuetan. Sua piztu da Artaitzeko etxe batean, Untzitibarren, eta bertara joan dira Cordovillako suhiltzaileak. Iritsi direnerako, ordea, sua oso zabaldua zegoen, eta eraikinaren teilatua eroria zen.

Etxebizitzan 35 urte inguruko gizonezko bat bizi zen; haren bila ibili dira erreskate taldeak egun osoan zehar: ibilgailua bertan zuen, eta uste zuten lotan harrapatu zuela suteak. Iluntzean pertsona baten arrastoak aurkitu dituzte.

Suhiltzaileak goizean hasi dira hondakinak kentzen. Lehen zantzuen arabera, beheko solairuan zegoen erregai biltegi batean piztu da sutea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.