Monsantoren aurka protesta egin dute jaka horiek

Enpresak Okzitaniako Peyrehorade herrian duen eraikinaren sarrera irteera guztiak itxi dituzte manifestariek baina 11:00 ak aldera jendarmeek lau sartzeak irekitzea lortu dute; horretan utzi dute blokeoa

jarraia161512.jpg
2019ko urtarrilaren 14a
12:42
Entzun

Goizeko 5:45etarako dozenaka manifestari zeuden Monsanto enpresaren Peyrehoradeko egoitzan (Okzitania). Jaka horiak soilean, manifestariek enpresako lau sarrera itxi dituzte lehen ordutik, eta entzungor egin diete jendarmeek handik joateko egindako eskaerei.

Bizi mugimenduak zabaldu duenez enpresak "ingurumenari eta osasunari egiten dion kaltea salatzea" izan da protestaren helburua. 11:00ak aldera jendarmeak lau sarrerak irekitzea lortu dute eta horretan gelditu dute ekintza jaka horiek.

Protestetan parte hartu dute Bizi eta Greenpeace mugimendu ekologistako ekintzaileek ere. Besteak beste, glifosato pestizidak ekoizten ditu Monsantok.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.