Aire garraioa

Zazpi milioi bidaiariko kopurua iritsi dute iaz euskal aireportuek

Forondan eta Noainen hazi da gehien bidaiari kopurua, hegaldi berriei esker. Hondarribiko aireportuan, bidaiarien kopuruak gora egin arren, operazio gutxiago izan dira.

2017ko azaroan egin zuen Lufthansak Noain-Frankfurt linearen lehen hegaldia.
2017ko azaroan egin zuen Lufthansak Noain-Frankfurt linearen lehen hegaldia. Idoia Zabaleta / FOKU

Irune Lasa -

2019ko urtarrilak 14

Mundu osoan bezala, Euskal Herrian ere gorantz egin du aireko trafikoak, eta Miarritzeko aireportuaren abenduko datuen faltan, ikus daiteke praktikoki zazpi milioiko zifra iritsi duela 2018an euskal aireportuetatik pasa diren bidaiarien kopuruak. Bost aireportuetan egin du gora bidaiarien kopuruak baina nabarmentzekoak dira Forondaren %67ko hazkundea eta Noainen %24ko igoera. Ryanairren itzulerak Arabako aireportua biziberritu egin du bidaiaren garraioan, eta gauza bera egin dute Noainen Lufthansak Frankfurtera eskaintzen dituen hegaldi berriek.

Loiu da, alde handiz, bidaiari gehien hartzen dituen euskal aireportua, eta iaz bost milioi bidaiariren marka gainditzea lortu du, kopurua %10 handituta. Miarritzeko datuen faltan, hazkunde apalena Hondarribiko aireportuarena izan da, %2,7ko igoerarekin. Gipuzkoako aireportua izan da, gainera, operazio kopuruetan iaz beherakada —%7,4koa— nozitu duen euskal aireportu bakarra.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna