Enpresak

Disneylandera doazen trenak berrituko ditu CAFek

1995 eta 2005 artean fabrikatutako 43 tren birgaituko ditu Beasaingo konpainiak, 121 milioiren truke.

Iker Aranburu.
2019ko urtarrilaren 14a
13:11
Entzun

Trenak egitea da CAFen negozio nagusia, baina tren zaharkituak berritzea ere negozioa da Gipuzkoako enpresarentzat.

Arlo horretan kontratu garrantzitsu bat lortu du, Parisko eta Ile de France eskualdeko burdinbideak kudeatzen ditu RATP konpainia publikoarekin eskutik. RER A linean aritzen diren 43 tren birgaituko ditu CAFek. Disneyland Paris eta Saint Germain en Laye lotzen dituzte tren horiek.

"Tren horiek berritzeak linean dabiltzan unitateak uniformeak izatea bermatu eta bidaiarien erosotasuna hobetzen lagunduko du. Diseinu berriak interiorismo berria eta modernoa eskainiko du (barneko ijezketa, zoruak, bidaiarientzako oihalezko eserlekuak, LED argiztapena), eta unitateek kanpoko irudi berritua izango dute", azaldu du CAFek, agiri baten bidez.

Gainera, tren guztiak bideozaintzako sistemekin eta bidaiarientzako informazio-pantailekin ekipatuta egongo dira, eta mugigarritasun murriztua duten pertsonen eta gidariaren arteko komunikazioa ahalbidetuko duen sistema izango dute.

CAFek uste du Parisen lortutako kontratuak Frantzian duen presentzia sendotuko duela. Naoned (Nantes, Bretainia), Besançon eta Saint  Etienne hirietarako tranbiak egiten ari da, Lyongo metroko D lineako trenen flota berritzen ari da, eta tren makina elektrikoak egiten ditu, Bagnères de Bigorren duen lantegian (Pirinio Garaiak).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.