Euskal presoak

Espetxe politiketan hasitako aldaketak azkartzeko eskatu du Foro Sozialak

Bilbo eta Baionako manifestazioak arrakastasutzat jo ditu Agus Hernan bozeramaileak.

jarraia161524.jpg
2019ko urtarrilaren 14a
15:09
Entzun

"Madrilek eta Parisek, behingoz, elkarbizitza demokratikoaren aldeko hautua egin behar dute, garaile-galtzaile edota mendeku eskemetan dauden eragileetatik aldenduz", adierazi du Agus Hernanek Foro Sozialeko bozeramaleak, eta dei egin die bi estatuei azkar ditzatela espetxe politiketan hasitako aldaketak: "Parisen kasuan, elkarrizketaren eta konponbidearen markora itzuli behar du, eta Madrilen kasuan, herabeki hasi dena azkartu behar du".

Hernanek gogorarazi du azken asteetan Nafarroako Parlamentuan nahiz Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi gehienek bat egin dutela aldaketaren beharra berresterakoan eta haietako batzuk, gainera, ordezkaritza bidali zuten larunbatean Bilbon eta Baionan egin ziren manifestazioetara. Horrez gain, adierazgarritzat jo ditu ETAren hainbat biktimek zentzu horretan egindako ekarpenak.

"Nabardurak ñabardura, aktore guztiek bat egiten dute puntu batean: auzi hau klabe humanitario hutsetan konpondu behar da, salbuespeneko espetxe politikarekin amaituz", esan du Hernanek, eta urratsal egiteko unea heldu dela berretsi du, beti ere, "biktima guztien samina errespetatuz eta pairatutakoa ahaztu gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.