Afrika

Laurent Gbagbo Boli Kostako presidente ohia askatu du Hagak

Gizateriaren aurkako krimenak egotzita epaitu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak.

Gbagboren jarraitzaileak, gaur, Hagan.
Gbagboren jarraitzaileak, gaur, Hagan. PETER DEJONG / POOL / EFE

Mikel Rodriguez -

2019ko urtarrilak 15

2010eko hauteskundeen ondoren Boli Kostan gerra piztu zen Laurent Gbagbo orduko presidentearen jarraitzaileen eta Alassane Ouattara oposizioko buru eta oraingo presidentearen jarraitzaileen artean. Ouattarak iruzur egitea leporatu zion Gbagbori, eta horrek piztu zuen gerra. 3.000 pertsona inguru hil ziren bortz hilabete inguru iraun zuen gatazkan, eta 500.000 inguruk etxetik alde egin behar izan zuten. NBE Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinek eta Frantziako armadak Ouattara babestu zuten, eta Gbagbo 2011n atxilotu zuten presidentearen jauregian.

Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaitu duen lehenbiziko estatuburua izan da, baina epaileek ebatzi dute akusazioak ez duela frogatu Gbagbok gizateriaren aurkako krimenak egin zituenik. "Ez du frogatu Gbagbok jendaurreko hitzaldietan krimenak agindu edo sustatu zituenik", adierazi du Cuno Tarfusser epaileak. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna