HEZKUNTZA

Eguesibarko D ereduko ikastetxearen izena euskaraz idatzi izana salatu du UPNk

Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxearen izena "gaztelaniaz ere" errotulatzeko exijitu dute erregionalistek.

Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxe publikoaren aurrealdea. BERRIA
Ion Orzaiz.
2019ko urtarrilaren 16a
16:04
Entzun

Sarrigurengo D ereduko ikastetxe publikoko errotulazioa euskaraz idatzia egotea "inposizio bat" da UPNrentzat. Zehazki, eskolaren kanpoaldeko errotulazioak "euskararen foru dekretua urratzen duela" salatu dute erregionalistek ohar batean: "Bi hizkuntzatan idatzia egon beharko luke, baita gaztelaniaz ere". Horregatik, azalpenak eskatuko dizkiete, bai Eguesibarko Udalari, baita Hezkuntza Departamentuari ere.

Are: Joakin Lizarragaren izena euskarazko era arautuan idatzi izana ere kritikatu dute erregionalistek: "Izena aldatu diote Elkanon jaiotako idazle nafarrari, gaztelaniazko bertsioa baztertuta". Oharrean, "JoaquĆ­n" forma hobetsi dute.

Horretan guztian "obsesio bat" antzematen du alderdi eskuindarrak. Udalarena eta gobernuarena, alegia: "Tematuta daude euskararen inposizioarekin, egungo araudia ere urratzeraino". Horregatik, UPNren udal taldeak txarretsi egin du "euskara hutsezko errotulazioan dirua xahutu izana, ikastetxearen benetako arazoak aintzat hartu beharrean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.