Gizartea

Donostia Defendatuz plataforma aurkeztu dute "hirigintza garbi, parte hartzaile eta jasangarri baten alde"

Hainbat eragilek sortu dute plataforma. Horien artean, Dendartean, Ondare-SS, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Belartza 2 Gelditu, Satorralaia eta Haritzalde.

Donostia Defendatuz plataforma aurkezteko prentsaurrekoa, gaur, Donostian. BIZILAGUNEKIN, @ENAIZGIRIA
2019ko urtarrilaren 16a
14:29
Entzun

Donostiako Udalaren hirigintza politika salatzeko eta "tokiko borroka txikiei" ahotsa emateko elkartu dira. Donostia Defendatuz plataforma osatzen duten eragileek azaldu dutenez, ekintza batasuna eta elkarlana sustatuko dute, "Donostiako hirigintza politika erasokorrari" aurre egiteko. Azaldu dutenez, Eneko Goia alkatearen taldea garatzen ari den "udal kudeaketa txarrarekin" ados ez dauden eragile guztiei irekia dago plataforma.

Plataformako kideen esanetan, udal gobernuak hainbat neurri "polemiko" hartu ditu hirigintza arloan. Horien artean aipatu dituzte Donostiako metroaren lanak, merkataritza saltoki handi berrien eraikuntza proiektuak, eremu berdeen suntsitzea, zuhaitz mozte "masiboak", Uliako haztegiak urbanizatzeko proiektua eta eraikin "berezi eta bereizgarrien" eraistea.

Bestelako hirigintza eredu baten aldeko apustua egin du Donostia Defendatuz-ek: hirignitza "legezko, parte hartzaile eta jasangarria". Salatu dutenez, egungo udal gobernuaren hirigintza politika "interes pribatuen esku" dago eta "negoziorako" hiria eraikitzen ari da, "bizitzeko" hiria eraiki ordez.

Plataformak hainbat hitzaldi eskainiko ditu Gipuzkoako hiriburuan, "arazo" horien berri emateko. Lehenengo hitzaldia urtarrilaren 28an egingo dute, Koldo Mitxelena Kulturunean, Zer gertatzen  ari da Donostian? Botereak eta hirigintza politika, agerian izenburupean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.