Ezbeharra

Pertsona bat hil da auto batek eta kamioi batek elkar jota

AP-8an izan da istripua 17:24an, Orio parean, Gipuzkoan.

Berria -

2019ko urtarrilak 16

Segurtasun Sailak zabaldu duenez, kamioia irauli egin da eta autoak kamioia jo du. Autoko gidaria unean bertan hil da. AP-8an gertatu da ezbeharra,  17:24an, Orio parean (Gipuzkoa, Irunerako noranzkoan.

Ezbeharraren ondorioz, errepideko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.