Lan osasuna

Langile bat hil da, Martzillan

Elektrikaria zen, eta Exkal enpresan ari zen lanean.

Lan istripuak salatzeko manifestazio bat. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Iker Aranburu.
2019ko urtarrilaren 16a
07:28
Entzun

Langile bat hil da arratsaldean Martzillako Exkal enpresan (Nafarroa). Hildakoak 25 urte zituen, eta elektrikaria zen. Iruñeko eta Tafallako poliziak joan dira lantegira istripua nola gertatu den ikertzera, baina ez dute argibide publikorik eman.

Exkal Martzillako El Campillo industrialdean dago, saltokietarako hozkailu industrialak egiten ditu, eta TEIM taldekoa da.

Enpresa horretako langile batzordeak grebara zuen deitua ostiralerako, baina bertan behera utzi du, eta elkartasuna adierazi dio hildako lankidearen familiari . Ikerketa "zorrotz" bat egiteko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.