Ekialde Hurbila

AEBetako lau soldadu hil dituzte Sirian

EI Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatua.

Berria -

2019ko urtarrilak 16

AEBetako armadako lau soldadu hil dira gaur Siria iparraldean, Manbij hirian, EI Estatu Islamikoaren eraso batean. Eremu horretan EI garaitu zutela adierazi zuen Donald Trump AEBetako presidenteak duela zenbait aste. Pentagonoko iturri batek Reuters berri agentziari adierazi dionez, beste hiru soldadu zauritu ditu EIren erasotzaile suizida batek eragindako leherketak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna