'Brexit'-a

Urtarrilaren 29an bozkatuko dute Erresuma Batuan 'brexit'-erako B plana

Alderdi Laboristak iragarri du ez dela negoziazio mahaian eseriko Gobernuak ez badu baztertzen akordiorik gabeko 'brexit'-a. Theresa May lehen ministroaren kabineteak, ordea, erantzun du ez dituztela aldatuko marra gorriak.

Alderdi Kontserbadoreko ordezkariak Downing Streeteko 10. zenbakitik irteten, Mayrekin bildu ondoren. /
Alderdi Kontserbadoreko ordezkariak Downing Streeteko 10. zenbakitik irteten, Mayrekin bildu ondoren. / Andy Rain/EFE

Berria -

2019ko urtarrilak 17

Zentsura mozioa gaindituta, Theresa May lehen ministroak eskua luzatu zien bart oposizioko taldeei, eta 'brexit'-erako B plana elkarrekin atontzeko eskaintza egin zien. Baina gainontzeko alderdiek baldintzak jarri dizkiote negoziazioari: besteak beste, brexit gogorra edo akordiorik gabekoaren aukera desagerraraztea. Hori egin ezean, Alderdi Laborista ez da eseriko negoziazio mahaian.

Gobernuburua bart bildu da alderdietako ordezkariekin, eta eskatu die taldeei utz ditzatela alde batera "interes pertsonalak".  Oraingoz, Liberal Demokratekin, SNPrekin eta Plaid Cymrurekin bildu da May. Elkarrizketen ostean, gobernuburuak berak aitortu du bidea ez dela erreza izango, eta eskatu die diputatuei joka dezatela "interes nazionalaren alde", eta egin dezatela ahalegina akordioa lortzeko.

Dena den, Mayk epeak beteko baditu, datorren asteartean aurkeztu behar du B plana, Komunen Ganberak atzera bota zuena ordezkatuko lukeena. Hura astebetez eztabaidatuko dute diputatuek, eta hilaren 29an bozkatuko ldute, gauzak ondo bidean.

Ez dirudi tarte horretan Bruselak inolako urratsik egingo duenik, izan ere, aurreko egunetan ohartarazi du Londres dela hurrengo urratsa egin behar duena, eta zer ez duen nahi esan ostean, zer nahi duen zehaztu behar duena.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna