Garraioa

Bidesariak %30 merkeago izango dituzte autobideetako ohiko erabiltzaileek Iparraldean

Hilabetean gutxienez hamar bidaia egiten dituzten gidariei egingo diete deskontua, A-63 eta A-64 autobideetan; baita Frantziako ordainpeko autobideetan ere. Otsailaren 1etik aurrera jarriko da merkatzea indarrean.

Jaka Horiak A-63 autobideko Miarritzeko ordainlekuan, protestan, joan den abenduaren 8an. ISABELLE MIQUELESTORENA
2019ko urtarrilaren 17a
19:20
Entzun

Jaka Horien haserreari erantzuteko neurria iragarri du Frantziako Gobernuak. Frantziako autobideak kudeatzen dituzten enpresa emakidun guztiek deskontuak egingo dizkiete ohiko erabiltzaileei. Hilean, gutxienez, hamar bidaia egiten dituztenei egingo diete deskontua: %30 murriztuko zaie kostua kasu horietan.

Ipar Euskal Herrian, bi ordainlekutan izango du eragina neurriak: A-63 autobideko Hendaiako eta Miarritzeko ordainlekuetan (Lapurdi). Horrez gain, A-64 autobidean, Gixune (Lapurdi) ondoan dagoen Samatzeko (Okzitania) ordainlekuan ere nabarituko dute merkatzea euskal herritar askok.

Iragarritako deskontua bateragarria izango da indarrean dauden gainerakoekin.

Neurriak herritarren erosteko ahalmena hobetzea du helburu, gobernuaren esanetan. Autopisten merkatzea da Jaka Horien protestetan Frantziako Gobernuari egin dioten eskakizunetako bat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.