Maravillas gaztetxea

Maravillas gaztetxearen hustea salatzeko trafikoa eten dute Iruñeko erdigunean

Gazte talde batek Labrit kalea moztu du eta bi lagun bidoi batera kateatu dira. Espainiako Polizia eta Foruzaingoa joan dira protesta egiten ari ziren tokira. Bidoira lotutako gazteak askatzea lortu dute 21:15ak aldera.

Maravillas gaztetxea/@maravillasGTX

Berria -

2019ko urtarrilak 17

Maravillas gaztetxearen hustea salatzeko protesta ekintza egiten ari da gazte talde bat, Iruñea erdialdeko Labrit kalean. Errepidea moztu dute bertan.

Bizikleta martxa egin dute, eta Labrit kalera heldu direnean, trafikoa eten dute.

Horrez gain, bi gazte bidoi batera kateatu dira inguru berean.

Espainiako Polizia eta Foruzaingoa protesta ekintza egiten ari diren tokira joan da. Bidoira kateatu diren gazteak askatzeko lanean jardun dute, eta 21:15ak aldera lortu dute bi gazteak askatzea. Protestari babesa adieraztera hurbildu diren dozenaka lagunen txalo artean eraman ditu poliziak bi ekintzaileak.

Maravillas gaztetxearen alde, elkarretaratze zaratatsua egingo dute, bihar, 19:00etan Navarreria kalean. Igandean, berriz, manifestazioa egingo dute, Iruñean.