Langabezia

Langabezia tasa %11,1etik %10,2ra jaitsi da urtebetean EAEn

Joan den abenduan 2017koan baino 8.500 langabe gutxiago zeuden Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Lanbideren bulego bat Lasarten (Gipuzkoa).
Lanbideren bulego bat Lasarten (Gipuzkoa). JON URBE / FOKU

Jon Fernandez -

2019ko urtarrilak 18

2018ko azken hiruhilekoan gora egin zuen langabe kopuruak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (+7.600), eta langabezia tasa %9,5etik %10,2ra igo zen irailetik abendura. Urtebeteko aldeari errepreatuta, berriz, langabezia %11,1etik %10,2ra jaitsi da 2017ko abendutik 2018ra; hau da, urtebetean 8.500 langabe gutxiago daude erregistratuta.

Sektoreka, bakarrik eraikuntzan egin du gora okupazioak, 2.300 landun gehiagorekin. Aldiz, Eustatek 2.300 landun gutxiago zenabtu ditu industriaren sektorean, 1.300 gutxiago zerbitzuetan, eta 1.200 gutxiago lehen sektorean. Okupazio tasa %68,1ekoa zen abendu amaieran, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren apalagoa. Hamasei eta 64 urte bitarteko biztanle kopuruaren gaineko landunen proportzioak osatzen du okupazio tasa. Bada, gizonezkoen artean okupazio tasa %71,5ekoa da, eta emakumeen artean ia zazpi puntu apalagoa, %64,6koa; eta hori, kontuan izanda, okupazioaren jaitsierak gehiago eragin diela gizonezkoei (-6.800) emakumeei baino (-3.100).

Lurraldeka, 2018ko azken hiruhilekoan Gipuzkoan jaitsi da gehien okupazioa (-2.100), Bizkaiaren (-1.300) eta Arabaren (-200) aurretik. Bestalde, EAEko 885.800 etxebizitzetatik 32.800tan pertsona aktibo guztiak langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 500 gutxiago. 

Langabezia

Eustaten arabera, Araba, Bizkai eta Gipzukoan 106.300 langabe daude erregistratuta, eta langabezia tasa %10,2koa da. Kolektiborik kaltetuetan gazteena da, haien artean langabezia tasa %19,3koa baita, nahiz eta azken hiruhlekoan ia puntun bat jaitsi.

Lurraldeei dagokienez, azken hiruhilekoan Gipuzkoan gertatu da langabe kopuruaren igoerarik handiena (+3.100), Bizkaian gero (+2.800) eta, azkenik, Araban (+1.600). Edonola ere, langabezia tasarik txikiena Gipuzkoakoa da, %10etik behera dagoen bakarra: %8,1ekoa hain zuzen ere. Araban %10,8koa da lagnabezia tasa, eta Bizkaian %11,3koa. Konparazio bat egiteko, Europako Batasunean batez besteko langabezia tasa %6,7koa zen azaroan, Eurostaten arabera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna