Enpresak

Euskaltel %9 igo da burtsan, Orangeren EEP baten aukerak hauspotuta

Zegona britainiarrak euskal konpainiaren lema hartzeko borondatea erakutsi eta gero iritsi da Orangeren erosketa eskaintza publikoaren aukera.

Euskaltel burtsaratu zeneko eguna, 2015eko uztailaren 1a. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Jon Fernandez.
2019ko urtarrilaren 18a
17:19
Entzun

TMT Finance kazetaren publikazioak aparra bezala igo du Euskaltelen burtsako kotizazioa gaur goizean. Ekonomiako atari espezializatuak publikatu du Frantziako Orange telekomunikazio konpainiak EEP Erosketa Eskaintza Publiko bat egiteko asmoa daukala Euskaltel bereganatzeko.

Orangek, zeinak Jazztel bereganatu baitzuen 2015ean, 2014az geroztik dihardu lankidetzan Euskaltelekin. Baina orain euskal konpainia bereganatu nahi duela azaldu du TMT Finance-k, eta esplikatu du Credit Suisse kontratatu duela balizko EEPa nola egin aztertzeko.

Albistea jakitearekin batera, garestitu egin dira Euskaltelen akzioak burtsan. 09:10ean 7,97 euroan zegoen euskal konpainiaren akzioa; arratsaldean, merkatua ixtean, %9 garestiago (8,12 euro). 

Ezusteko albistea izan da Orangerena, asteon beste norabide batean marraztu baita Euskaltelen akziodunen jabetzaren banaketa berria. Astelehenean Erresuma Batuko Zegona funtsak iragarri zuen finantzaketa akordio bat itxi duela, 139 milioi euro tarteko, euskal konpainiaren akzioen %12,5 bereganatzeko. Zegonak, dagoeneko Euskaltelen akzioen %15 dauzka, eta beste %12,5 bereganatuta, akziodun nagusia bilakatuko litzateke, kutxabanken aurretik (%21,32).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.