Lan Gatazka

Foruzaingoak Huerta de Peraltako langileak borraz kolpatu dituela salatu du LABek

Langileek errepidea moztu dute Azkoienen (Nafarroa), gaur goizean. LABek salatu duenez, abenduaren 28an, Foruzaingoak jo zuen langileetako bat kolpatu dute berriro borrarekin, orduan zauritu zioten beso berean.

Huerta de Peraltako langileak, enpresaren parean protestan, gaur, Azkoienen (Nafarroa). LAB SINDIKATUA, @LABSINDIKATUA
2019ko urtarrilaren 18a
18:41
Entzun

Protestak ez du etenik Huerta de Peraltako langileen artean. 24. greba eguna dute gaurkoa, eta, beste behin, enpresaren atarian mobilizatu dira. Goizean, eserialdia egin dute, eta moztu egin dute NA-660 errepidea. LAB sindikatuak salatu duenez, eserialdian zeudela, Foruzaingoak borraz kolpatu ditu langileak. Haietako bat, poliziak berak, joan den abenduaren 28ko oldarraldietan, zauritutako besoan jo dute.

Eserialdia amaitutakoan, langileek elkarretaratzea egin dute errepide bazterrean. Osasunbideko hainbat delegaturen babesa jaso dute.

Bihar zortzi, urtarrilak 26, manifestazioa egingo dute Iruñean. 17:00etan abiatuko da Gaztelu plazatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.