BIHAR BERRIAN

Hiru lurralde, parke natural bat

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako mendialde osoa hartuko dituen parke naturala sortzeko prozesua bigarren fasean sartu da. Horixe izango da biharko Bizigiro gehigarriko gai nagusia.

Arberoako haranaren ikuspegi zabala. MIKEL ARRIZABALAGA
2019ko urtarrilaren 18a
20:45
Entzun

Ipar Euskal Herriko mendigune osoa hartuko duen parke natural bat egiteko proiektua aitzinarazteko deliberoa hartu zuen abenduan Akitania Berriko Kontseiluak. Hamar urte baino gehiago daramate lanean eragileek: Zuberoako, Garaziko, Oztibarreko eta Baigorriko mendi sindikatuek, Euskal Hirigune Elkargoak eta Akitania Berriko Kontseiluak. Andde Sainte-Marie kontseiluko mendi eta artzantzako kontseilariak emango du azken nobedadeen berri. Gai hori landuko du biharko Bizigiro gehigarriak.

Bestelako kontuak ere izango dira, noski. Gontzal Agote zinema kritikariak Lars von Trierren azkenaz idatziko du: The House That Jack Built. Txema Pascual Perez okinari egindako elkarrizketa ere jasoko du gehigarriak: Ñam izeneko liburua osatu du, ogia oinarri duten 35 errezetarekin, Gasteizko bere okidengi Artepanen 35. urteurrena ospatzeko.

Asteburuan zer egin erabaki ez dutenek proposamenen orrian bila dezakete intereseko zer edo zer. Besteak beste, Gartxot Eguna ospatuko dute bihar eta etzi Itzaltzun (Nafarroa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.