XIX. mendeko Gasteizen murgiltzeko aplikazioa aurkeztu dute

1850. urteko eta gaur egungo Montehermoson eta Andre Maria Zuriaren plazan birtualki sartzeko aukera ematen duen sakelako telefonoetarako aplikazioa prestatu dute Android eta iOS sistemetarako.

Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza, 1850. urtean nolakoa zen adierazten duen irudikapena.
2019ko urtarrilaren 18a
17:50
Entzun

Errealitate birtualaren bitartez 1850. urteko Gasteizera jauzi egiteko bidea ematen duen aplikazioa aurkeztu dute gaur. Sakelako telefonoetan erabiltzeko aplikazioa da, eta Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, dohainik.

Aplikazioa euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez erabil daiteke, eta, tokian tokiko hiru dimentsiotako irudiak eskaintzeaz gain, testu eta audio bidezko azalpenak ere ematen ditu.

Hiriko berreraikitze birtuala VR betaurrekoak erabilita edo sakelakoa bere horretan erabilita ikus daiteke. Momentuz, Montehermoson eta Andre Maria Zuriaren plaza agertzen dira aplikazioan. Leku horretan egonda atera dakioke probetxu gehien aplikazioari, baina, halere, ez da beharrezkoa bertan egotea, munduko edozein lekutik esperientzia hori bizitzeko aukera dago. XXI. mendeko eta XIX. mendeko ikuspuntua modu errazean alda daiteke, nahieran.

Informazio gehiago, Alearen webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.