Katalunia

Torra Bieter alkatearekin eta Garamendi kongresistarekin bildu da AEBetan

Asteon joan da Kataluniako Generalitateko presidentea AEBetara, eta euskal jatorriko politikariek elkartasuna adierazi diote.

Dave Bieter, Quim Torra eta Josep Alay -Puigdemonten kabinete burua da, baina Torrarekin izan da AEBetan-, Boisen. BERRIA
2019ko urtarrilaren 20a
09:15
Entzun

Egun batzuetako bidaia egin du asteon Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak, eta bilkura bat egin du Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunarekin, hiri hartan bertan, eta John Garamendi euskal jatorriko kongresistarekin, Washingtonen. Alderdi demokratako kideak dira biak.

Garamendi Barack Obama presidentearen gobernuan aritu zen, Barne Arazoetarako idazkariorde lanetan. Hainbat bake prozesutan ere hartu zuen parte, eta aurrez, 1995 eta 1998 bitartean, Kaliforniako gobernadoreorde izan zen.

Torra igandean bildu zen Bieterrekin, eta Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldia egin zuen astelehenean, Martin Luther King Jr. Institutuan.

Silicon Valley bisitatzeko ere baliatu du bidaia Torrak, eta hainbat bilkura egin zituen teknologia enpresen ordezkariekin. Torra: “Katalunia mundu mailako erreferentea da teknologia enpresentzat, eta Eruopan ezartzeko lehentasunezko gunea da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.