'Altsasuko auzia'

Altsasukoak askatzeko eskatu dute epaia berrikusteko atarian

Asteazkenean eta ostegunean aztertuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako sententzia. Elkarretaratzea egin dute gaur Altsasun, gazteen askatasuna eta "justizia" eskatzeko.

Altsasun egindako elkarretaratzea.
Altsasun egindako elkarretaratzea. Endika Portllo/Foku

Berria -

2019ko urtarrilak 20

Denera, 79 urtera zigortu zituzten Altsasuko (Nafarroa) zortzi gazte —bi urtera zigortu zuten bat, eta bederatzi eta hamahiru urte arteko kondena jaso zuten gainerakoek— Espainiako Auzitegi Nazionalean. Asteazkenean eta ostegunean berrikusiko dute sententzia hori Madrilen, eta elkarretaratzea egin dute gaur Altsasun gazteen askatasuna eskatzeko. Altsasuko Gurasoek eta Entzun Altsasu plataformak, Justizia, askatasuna. Altsasukoak aske lelopean batu dira.

Bi urte baino gehiago daramate kartzelan gazteetako batzuek, eta egoera hori "zuzenbide estatuan sinesten duen edonorentzat lotsagarria" dela salatu dute gurasoek. Besteak beste, auziaren erabilera politikoa salatu dute.

Urriaren hasieran, sententzia berrikusi behar duten epaimahaiko epaileak ezesteko eskaera egin zuten sei auzipeturen abokatuek: Eloy Velasco eta Jose Ramon Navarro magistratuek Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela-eta, auzia aztertzeko nahikoa inpartzialtasuna ez dutela zeritzon defentsak. Ez zieten eskaera aintzat hartu, ordea, eta gainera, hori "fede txarrez" egitea leporatu ziteen sei auziperaturi. 600 euroko isuna ezarri zien epamahai horixe izango da ekaineko sententzia berrikusiko duena.

Datorren asteartean, Altsasu, ferides obertes (Altsasu, irekitako zauriak) dokumentala —Kataluniako TV3ek emitituko du— eta En el laberinto de los dioses (Jainkoen labirintoa) laburmetraia emango dituzte Iortia kultur gunean, 21:30ean. Asteazkenean eta ostegunean, berriz, Madrilera joango dira guraso eta hurbilekoak.

Kartzelaratuek bideo konoferentzia bidez hitz egiteko aukera izango dute. Zaballako espetxean (Araba) dauzkate gaur egun.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna