Hazkunde ekonomikoa

Txinako hazkundea, azken hogei urteetako motelena

Barne produktu gordinaren hazkundea %6,6ra apaldu da iaz, aurreko urteko %6,8ko tasatik. Herrialdeko ekonomiak ez du izan halako hazkunde txikirik 1990. urteaz geroztik.

Txinatar kontsumitzaileen konfiantza suspertu nahian dabil Pekingo gobernua.
Txinatar kontsumitzaileen konfiantza suspertu nahian dabil Pekingo gobernua. WU HONG / EFE

Irune Lasa -

2019ko urtarrilak 21

Ez da ustekaberik izan Txinaren hazkunde ekonomikoari buruzko datuekin. Espero zen Pekinek hazkunde tasa motelago baten berri ematea, eta hala izan da, Txinaren barne produktu gordina % 6,6 hazi da 2018. urtean —%6,8 2017an—. Aspaldiko tasarik txikiena da, 1990. urtean jaso baitzen maila horretako azken datua. Edonola ere, Pekingo gobernuak ezarritako %6,5eko hazkunde tasatik gora dago. 

AEBetako muga zergen eraginik ez da atzematen oraindik herrialdearen esportazio kopuruetan baina merkataritza gerrek, analisten arabera, ez diote mesederik egin Txinako kontsumitzaileen konfiantzari. Gobernuak hainbat mugimendu egin ditu azken hilabeteetan konfiantza hori handitzeko eta kontsumoa areagotzeko, eta joan den astean Finantza ministroak zerga murrizketa bat iragarri zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna