Gizartea

Bilbon hilda aurkitutako haurraren ama espetxeratzeko agindu du epaileak

Emakumea Basurtuko ospitalean dago oraindik. Larunbatean hartu zioten deklarazioa, eta, adierazpen horiek oinarri hartuta, atxilotu egin zuten. Ertzaintzak uste du botikek pozoituta zendu zela neskatoa.

Bederatzi urteko haur baten gorpua eta haren ama aurkitu zituzten Bilboko eraikina. MIGUEL TOñA, EFE
2019ko urtarrilaren 21a
07:01
Entzun

Asteazken gauean Bilboko Atxuri auzoan hilda agertutako 9 urteko neskatoaren ama espetxera bidaltzea erabaki du epaileak. Emakumea haurraren alboan agertu zen, konorte gabe, eta larri egin ditu egun batzuk Basurtuko ospitalean. Larunbatean hartu zioten deklarazioa, umearen heriotzarekin lotura izan zuelakoan, eta adierazpen horiek oinarri hartuta, atxilotu egin zuten; orain, kartzelaratzea agindu du epaileak. 40 urte inguru ditu andreak; ospitaleratuta dago oraindik.

Haurraren gorpuari autopsia egin zioten joan den astean; emaitzak ez dituzte publiko egin, baina Ertzaintzak uste du botikek pozoituta zendu zela neskatoa; hipotesi nagusia da amak eman zizkiola, eta gero bere buruaz beste egiten saiatu zela. Indarkeria arrastorik gabe aurkitu zituzten ama-alabak, baina eskuz idatzitako ohar bat topatu zuten haien ondoan; iturri ofizialek ez dute argitu testuak zer dioen. 

Emakumea bi alabekin eta biloba batekin bizi zen etxean. Hain justu, beste alabak aurkitu zituen, 19 urteko emakume batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.