DSBE

DSBE hobetzeko herri ekinaldi legegilea ez oztopatzeko eskatu dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak Jaurlaritzari

2008 eta 2016 artean %62 igo da diru laguntza eskatu zutenen kopurua: 83.000tik 134.500era handitu zen kopurua. 2012. urtetik, ordea, DSBEn %13,5eko murrizketak egon direla salatu du plataformak.

jarraia161800.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko urtarrilaren 21a
14:17
Entzun

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna plataformako kideek eskaera argi bat egin diote Eusko Jaurlaritzari: Legebiltzarrean tramitatze bidean dagoen herri ekimen legegilea ez dezatela trabatu. Diru sarrera bermatzeko errenta (DSBE) eta Etxebizitza Legea hobetzeko 51.000 sinadura aurkeztu zituzten Legebiltzarrean, baina Ana Perez plataformako kideak salatu duenez, “Jaurlaritzak dagoeneko proposamenaren aurkako jarrera azaldu du”. Herri ekimen legegilea aurkeztu ondoren EAJ eta PSE-EEk beste lege proposamen bat aurkeztu zuten aurretik tramitatzen hasitakoa “oztopatzeko asmoz”.

Plataformako kideek ezinbestekotzat jo dute ekimen legegileak aurrera egin dezan. Izan ere, 2008 eta 2016. urteen artean DSBE eskatu zuten pertsonen kopuruak %62 egin zuen gora. 83.000 eskatzaile ziren duela hamar urte, eta 134.500 baino gehiago duela bi urte. Kontrara, plataformatik emandako datuen arabera, 2012. urtetik gaur egunera arte DSBEn %13,5eko murrizketak egin ditu Jaurlaritzak, “eta proposamen berriarekin 2019an %30 ingurukoa jarri dute mahai gainean”. Hori dela eta, Legebiltzarreko tramitazioak aurrera egin eta “eztabaida demokratiko bat” eskatu dute plataformatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.