Energia

32 haize errota jarriko ditu Iberdrolak Valtierra eta Cadreita artean

Lau parke eolikotan banatuta egongo dira, eta 46.500 etxebizitza hornitzeko gai izango dira.

Iker Aranburu.
2019ko urtarrilaren 21a
15:53
Entzun

Aurten hasiko dituzte haize errotak jartzeko lanak, eta datorren urterako egon beharko lukete argindarra sortzeko moduan. Iberdrolaren arabera, 111 megawatteko potentzia izango dute parkeek: 3,4 megawatteko 32 haize errota. Siemens Gamesak egingo ditu.

Cavar izena eman dio argindar konpainiak, haize errotak Valtierratik Cadreitara doazen muinoetan jarriko baititu haize errotak.

Handik lortutako argindarra enpresak hornitzeko erabiliko du Iberdrolak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.