Gastronomia

Lapurdi eta Nafarroa Behereko hamar jatetxeri eman dizkiete Michelin izarrak

Iazkoekin alderatuta, Arrangoitzeko bi ostatuk galdu dituzte sariak aurten: Moulin d'Alotzek eta L'Atelier de Gaztelurrek. Aldiz, Donibane Lohizuneko Le Brouillartak bere lehen izarra irabazi du.

Le Brouillarta jatetxea, Donibane Lohizunen.
2019ko urtarrilaren 21a
23:17
Entzun

Frantziako eta Ipar Euskal Herriko izarrak banatu ditu gaur gauean Michelin gida ezagunak. 2018an, Lapurdiko hamar jatetxek zuten aitortza hori, eta Nafarroa Behereko batek. Beren izar bakarra galdu dute Lapurdiko bi jatetxek, eta bere lehen izarra lortu du beste batek.

Izarra galdu duen horietako bat da Moulin d'Alotz, Arrangoitzeko jatetxea. Iazko udan itxi egin zuten lokala, eurite handiek eragindako kalteengatik. Joan den astean jakinarazi dute Fabrice Idiart sukaldariak hartu duela ostatuaren ardura, berriz irekitzeko. Baina momentuz, galdu egin du azkeneko urteetan eduki duen izarra.

Hau da Ipar Euskal Herrian Michelin izarren banaketa berria. Izar bana dute jatetxe guztiek:

Lapurdi. Ainhoako Ithurria. Miarritzeko L'Impertinent eta Les Rosiers. Getariko Briketenia. Bidarteko La Table des Frères Ibarboure. Donibane Lohizuneko L'Océan, Le Kaiku eta Le Brouillarta. Senpereko L'Auberge Basque.

Nafarroa Beherea. Les Pyrénées.

Hego Euskal Herriko jatetxeentzako Michelin izarren partiketa iazko azaroaren 21ean egin zuten. 26 ostatu dira aitortza hori dutenak, eta 36 izar dituzte guztien artean. Hortaz, Euskal Herrian 36 jatetxek dituzte Michelin izarrak (46 guztira).

Araba. Eltziegoko Marqués de Riscal (1).

Bizkaia. Larrabetzuko Azurmendi (3) eta Eneko (1). Bilboko Eneko Bilbao (1), Etxanobe Atelier (1), Mina (1), Nerua (1), Zarate (1) eta Zortziko (1). Galdakaoko Andra Mari (1). Zornotzako Boroa (1). Axpeko Etxebarri (1).

Gipuzkoa. Donostiako Akelarre (3), Arzak (3), eMe Be Garrote (1), Kokotxa (1), Mirador de Ulia (1), Amelia (1). Lasarte-Oriako Martin Berasategi (3). Errenteriako Mugaritz (2). Oiartzungo Zuberoa (1). Getariako Elkano (1). Hondarribiko Alameda (1).

Nafarroa. Urdaizko Molino de Urdániz (2). Iruñeko Europa (1) eta Rodero (1).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.