Sutea

Hodei toxiko baten arriskuagatik, abisua eman dute Lodosan, Andosillan, San Adrianen eta Azagran

Calahorran (Errioxa, Espainia), su hartu du birziklatze gune batek, eta hodei toxiko bat sortu da. Haizeak hodeia Nafarroara eraman dezakeelako, prebentzio neurriak hartu dituzte Erriberan.

Pradejoneko birziklatze gunean (Errioxa, Espainia) sortu den sutea. SOS RIOJA, @SOSROJA
2019ko urtarrilaren 22a
11:22
Entzun

2.000 metro karratu plastiko, kautxu eta aluminiok su hartu dute, goizaldean, Calahorran. Suteak hodei toxiko bat eragin du, eta erakundeek ohartarazi dute arriskua dagoela mendebaldeko haizeak hodei hori Nafarroako Erriberara eramateko. Momentuz, baina, ez dirudi hala gertatuko denik. Haizea ipar-ekialdetik ari da jotzen eta 18:00ak ingurura arte horrela jarraituko duela diote iragarpenek.

Nafarroako Babes zibilak abisua eman die Lodosako, Azagrako, San Adriango eta Andosillako udalei. Etxeko leihoak ez irekitzeko eskatu diete bizilagunei, eta ingurua uztea gomendatu diete arnasketa arazoak dituztenei.

Suhiltzaileak inguruan dira, airean zenbateko kutsadura dagoen neurtzeko.

Errioxako suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Calahorrako birziklatze guneko sutea itzaltzeko. Aurreratu dutenez, egun osoan jardun beharko dute sua itzaltzeko.


SOS Rioja, @SOSRioja

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.