Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute Bilboko Zazpikaleetan

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute programa. Urtarrilaren 31n abiatuko da.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2019ko urtarrilaren 22a
15:31
Entzun

Izenak berak azaltzen du jaialdiaren muina: Lautan hiru: antzerki txiki, festibal handia. Lau espaziotan, hiru antzerki emanaldi egingo dituzte urtarrilaren 31tik otsailaren 21era bitarteko lau ostegunetan. Formatu txikiko piezak dira erakutsiko direnak; eta egun bakoitzean eskainiko diren hiru piezak ikusteko tartea izatea ahalbidetuko du horrek. Gaur goizean egin dute egitasmoaren aurkezpena, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.

Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute jaialdia, Bilboko Zazpikaleetako hiru kultur eragilerekin batera: Bira kulturgunea, Zazpi Katu gaztetxea eta Cafe Bar Bilbao taberna. Hiru helburu nagusi ditu jaialdiak: euskarazko antzerkia indartzea, batetik; antzerkilariei beren lanak erakusteko espazioak eskaintzea, bestetik; eta Zazpikaleetako kultur giroan eragitea, azkenik.

 

Egitaraua

Urtarrilak 31:

- 19:00etan, Tabernaria, Cafe Bar Bilbaon

- 20:00etan, Komuna, Euskaltzaindiaren egoitzan

- 21:00etan, Basatiaren mintzoa, Bira kulturgunean

Otsailak 7:

- 19:00etan, Mary’s dream/Maryren ametsa, Euskaltzaindiaren egoitzan

- 19:30ean, Lurrun minez, Cafe Bar Bilbaon

- 21:00etan, Morbus Operandi, Zazpi Katu gaztetxean

Otsailak 14:

- 19:00etan, Inor ez dator, Bira kulturgunean

- 20:00etan, Deskontrolatuak, Bira kulturgunean

- 21:00etan, Tomiris, Zazpi Katu gaztetxean

Otsailak 21:

- 19:00etan, Minus Ukittua, Euskaltzaindiaren egoitzan

- 20:00etan, Maite(k)ale borroka , Zazpi Katu gaztetxean

- 21:00etan, Gudua, Bira kulturgunean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.