azken ordukoa

Mikel Albisu libre utzi dute Madrilera iristean

Euskal presoa larunbatean irten zen Reauko kartzelatik, Frantziako zigorra osorik bete ostean. Ordutik gaur arratsaldera arte Parisko atxikitze zentro batean izan dute. Barajasera 20:00 aldera heldu da.

Mikel Albisu –eskubitik bigarrena–, senide eta lagunekin, libre geratu ostean.
Mikel Albisu –eskubitik bigarrena–, senide eta lagunekin, libre geratu ostean. Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko urtarrilak 22

Mikel Albisu Iriarte libre da. Frantziako Estatuko zigorra osorik beteta, euskal presoa joan den larunbat goizean Reauko espetxetik atera zuten, baina handik Parisko atxikitze zentro batera eraman zuten. Han eduki dute gaur arratsaldeko hiru eta erdiak ingurura arte, Espainiaratu ahal izateko kudeaketa administratiboak egiteko zeudela eta. Ondotik, Parisen hegazkin batean sartu, eta Albisu (Donostia, 1961) 20:00 aldera iritsi da Barajasko (Madril) aireportura. Heldu behar pronto poliziek esan diote joan zitekeela etxera. Ez dute aireportuko komisaldegitik pasatu; hegazkinetik jaistean jakinarazi diote erabakia. Haren familia Barajasen zain zegoen, eta etxerako bidaiari ekin diote.

2004ko urriaren 3an atxilotu zuten, Saliesen (Biarno), ETArekin lotuta. 2010 bukaeran epaitu, eta hogei urtera zigortu zuten. Halaber, kondenaren amaieran Frantziatik kanporatzeko agindua ezarri zioten, eta gaur Espainiaratu dute. Espainiako Estatuan ez dauka auzibiderik irekita, eta, gainera, Xantiana Cachenaut abokatuak BERRIAri esan dionez, Frantziak 2005ean atzera bota zuen Madrilen euroagindu eskaera bat. Azkeneko unera arte "zuhurtzia" izan beharra zegoela esan du, ordea, defentsa abokatuak.

Sortuk larunbatean zioen "kalean" egon beharko lukeela Albisuk, eta Espainiako eta Fantziako estatuei eskatu zien "joko errepresiboak alde batera" uzteko­. Albisu aske geratu ondoren, "ongi etorri etxera, Mikel!" idatzi du txio batean Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Azkeneko urteetan, Reauko espetxean egon da preso Albisu, eta EPPKren bozeramaile lanak egin ditu, Marixol Iparragirre bikotekidearekin batera. Orain 46 euskal preso daude Frantziako Estatuan.

1985eko uztailean alde egin zuen etxetik, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko (Donostia) kartzelatik ihes egiteko lagundu zuenean. Poliziaren esanetan, Bidarteko (Lapurdi) 1992ko operazioaren ondoren ETAko zuzendaritzan sartu zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Frederic Haranburu <em>Xistor</em> euskal presoa, Lannemezango presondegi kanpoan, bere senideek inguratua. ©BERRIA

Presondegitik atera da Frederic Haranburu 'Xistor' euskal presoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez. 30 urte baino gehiago eman ditu Frantziako presondegietan
Jose Luis Uriz eta Expe Iriarte, atzo, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Torturari bide eman ziotenei» erantzukizunak eskatu dizkiete

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du oraindik argitu gabe daudela Mikel Zabalzaren kasua eta «beste asko». Aitortza eskatu dute
Burgosko prozesuan aritutako defentsako abokatu taldeko zenbait kide. ©BERRIA
Sanchez eta Esteban Kongresuan, joan den urrian. ©MARISCAL / EFE

EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko ditu

Igor Susaeta

Loiolako kuarteleko lurrak Donostiako Udalaren esku geratzea, eta ikerkuntzan eta garapenean «gehiago» inbertitzea adostu dute jeltzaleek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna