Ekonomia

Turismoaren gastua 4.474 milioi eurokoa izan zen 2017an, %4 gehiago

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %6,1 ordezkatu zuen sektoreak.

Turist bikote bat, Donostiako Kontxako bandiari begira. JUAN CARLOS RUIZ /FOKU
xabier martin
2019ko urtarrilaren 23a
15:42
Entzun

Turismoaren gastuak gora egin zuen berriro 2017. urtean, 4.474 milioi eurora arte. %3,9ko igoera da hori aurreko urtearekin alderatuta (4.305 milioi euro), eta turismoaren pisua euskal ekonomian areagotzen du berriro, BPG barne produktu gordinaren %6,1 arte. Urtebete lehenago hamarren bat gutxiago ordezkatzen zuen, eta bi urte lehenago, zazpi hamarren gutxiago (%5,4). Horrela islatzen dute Eustaten datuek.

Iturri berari jarraiki, atzerritik EAEko lurraldeetara iritsitako turistek bideratu zuten EAEko BPGaren %3,2. 2017. urtean, 2.370,3 milioi euroko gastua egin zuten bidaiari horiek, aurreko urtean baino %5,9 gehiago. Euskal turistek, administrazioek, eta sektoreko euskal enpresen gastua, berriz, 2.103,1 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %1,8 gehiago; eta EAEko BPGaren %2,9 ordezkatu zuten.

Lurraldeka, Bizkaiak turismo gastu osoaren %44,9a eragin zuen, betiere 2017an; Gipuzkoak %41,3a; eta Arabak, %13,8a. Bizkaian, 2008,8 milioi euroko gastua eragin zuen turismoak (+%5,4); Gipuzkoan, 1.849,2 milioi (+%2,5); eta Araban, 615,5 milioi euro (+%3,1).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.