Julen Mendoza

"Iraganeko zauriak itxi gabe ez dago etorkizuneko herria eraikitzerik"

2011. urtean, EH Bilduk amaiera eman zion PSE-EEren 28 urteko agintaldiari. Julen Mendoza izan da zortzi urtez alkate. Zikloa amaituta, badoa, eta hurrengo zikloa beste pertsona batzuek ireki behar dutela dio. Ez da nolanahikoa utziko duen arrastoa.

Julen Mendoza, aurreko elkarriketa baterako ateratako argazki batean. GORKA RUBIO, FOKU
Ikerne Zarate (Oarsoaldeko Hitza)
2019ko urtarrilaren 25a
14:07
Entzun

Ziklo bat amaitu da Errenterian. Hala aitortu dio Julen Mendoza alkateak Oarsoaldeko Hitza-n argitaratu duen elkarrizketan. Eta horregatik erabaki du ez aurkeztea berriro. Ziklo berri bat abiatua behar dela dio.

Zergatik ez zara aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara?

Zikloa bukatzen delako hemen. Duela lau urte ere esan nuen nire bigarren eta azken agintaldia izango zela hau. Zortzi urte hauek oso biziak izan dira, eta ziklo berri bat ireki behar dugula uste dut. 2011n heldu ginen alderdi sozialistak 28 urtez gobernatu zuen herri batera, eta uste dut zortzi urte hauetan gauza asko egin nahi izan ditugula, eta egin ditugula, gauzak asko aldatu direla. Zikloa hemen amaitzen da, eta beste bat hastea tokatzen da. Ziklo berri hori pertsona berriek ireki behar dute, jende berriak etorri behar du, indar berriak. Gure herriak egin duen ibilbidearen jarraipen bat egon behar du, bestalde, baina ziklo hau amaituta.

28 urteren ostean, herriak behar zuen kolore aldaketa heldu zela Errenteriara esan zenuen 2011ko ekainean alkate kargua hartzerakoan. Zortzi urte eman ditu EH Bilduk alkatetzan, zu buru zarela. Zein koloretakoa da orain Errenteria?

Herria aldatu dela bizi dute herritarrek, sentsazio hori dut nik behintzat, asko aldatu dela. Giza harremanak aldatu dira, eta uste dut gai izan garela guztion artean kolektibitate bat sortzeko, gai izan gara bide bat egiteko, eta hau ez da gure meritu bat izan, herriaren meritua da.

Irakurri elkarrizketa osorik, Oarsoaldeko Hitza-n-.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.