Bihar Berrian

Kafearen etorkizun mikatza

Ikertzaileek ohartarazi dutenez, kafe espezie basatien erdiak baino gehiago galtzeko arriskuan daude. Gai hori jorratuko dugu bihar 'Bizigiro' gehigarrian.

Modu naturalean lehortutako kafea, Etiopian. ALAN SCHALLER / UNION HAND-ROASTED COFFEE
Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2019ko urtarrilaren 25a
18:44
Entzun

Kafea eguneroko edaria da munduko hainbat herrialdetan; zenbaitetan, jendearekin biltzeko aitzakia bat ere bada. Arabica eta Robusta espezieetako aleetatik ateratzen da nagusiki kikarak betetzeko kafea, baina beste espezie basati asko ere badaude munduan, 124 orotara. Alabaina, espezie horien %60 galtzeko arriskuan daude, Erresuma Batuko Kew Errege Jardin Botanikoak egin duen ikerketaren arabera. Aaron Davis ikertzailearen hausnarketak jasoko ditu bihar Bizigiro gehigarriak. Harekin batera, bioaniztasuna zaintzearen garrantziaz ere arituko da, baita bidezko merkataritzarenaz ere.

Zinemaren atalean, berriz, Peter Farrellyk zuzendutako Green Book filma aurkeztuko du Gontzal Agotek. Arrazakeria lantzen duen film dramatikoa da, eta benetako gertaeretan dago oinarrituta. Ikus-entzunezkoekin jarraituz, Mikel Yarzak True Detective telesaila jorratuko du. Bi polizia dira Nic Pizzolattoren telesaileko protagonistak; AEBetako zenbait hilketa ikertu dituzte poliziek.

Fikzioaz gain, dokumentalak ere izango du tartea Bizigiro-n: Aritz Ganboa artzainak Arruazutik Izabarako (Nafarroa) bidea egingo du korrika. Bizipen hori dokumental batean jaso nahi du; horretarako, finantzaketa kolektiboari ekin dio.

Azkenik, astebururako proposamenik ere ez da faltako: babaren erregearen besta ospatuko dute bihar Vianan (Nafarroa), eta Juncal Quintana herritarra izendatuko dute Nafarroako erregina. Jai giroa izango da nagusi herriko hainbat txokotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.