Ezbeharra

Hil egin da Gasteizen auto batek harrapatutako haurra

Aurreko astean izan zen istripua, Zabalgana auzoan; udalak iragarri du segurtasun neurriak indartuko dituela.

Istripua zan zen lekua. BERRIA
2019ko urtarrilaren 25a
16:12
Entzun

Urtarrilaren 18an izan zen ezbeharra. Zabalgana auzoko Nazio Batuak etorbidean harrapatu zuen kotxeak hamalau urteko neska, zebrabidea gurutzatzen ari zenean. Buruan izandako kolpe larriaren ondorioz, Txagorritxuko ospitalean izan da geroztik. Gaur goizean hil dela jakinarazi du Gasteizko Udalak.

Bizilagunek elkarretaratzea deitua dute gaurko; istripua izan zen lekuan bilduko dira, 18:00etan.

Auzokideek aspaldi eskatu dituzte neurriak kale horretan, oinezkoentzako "segurtasun falta" dagoela eta. Errepide horrek "autobidea" dirudiela salatu dute. Udalak hainbat neurri hartuko dituela iragarri du egunotan; besteak beste, abiadura neurtzeko radar bat jarriko du han.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.