bihar BERRIA-N

"Egin beharrekoak egin ditugu"

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du igandean BERRIAk.

Juan Carlos Ruiz / Foku

Jon O. Urain -

2019ko urtarrilak 26

Lau hilabete barru egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Agintaldia amaitzear dela, azken lau urteetako bilakaerari eta aktualitate politiko eta sozialari buruz mintzatu da BERRIA Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin. Elkarrizketa igandean egongo da osorik irakurgai. Aurrerapen gisara, honako hauek dira esandakoetako batzuk:

- "[Ezker abertzalearekin] Elkarrizketa berreskuratzen ari gara. Oraindik tentsioak dauzkagu, motxilak, baina, harremanetan, normalizazioan sartzea oso ona da, horrek denborarekin eramango gaituelako politikoki dauzkagun desberdintasunak bideratzera".

- "Erabakitzeko eskubidearen ikuskera hori [EAJ] alderdi osoarena da, aspalditik barneratuta daukaguna.  Besterik da eskubide hori aurrera ateratzeko zein den bidea, zein ikusten dugun den bideragarriena edo egokiena".

- "Hondarribiko Alardean ikusi da bizikidetza arazo bat dagoela, eta gure ardura da bizikidetza auzi hori bideratuz joatea. (...) Gertakari guztiz onartezinak egon ziren: plastiko beltzak, irainak… Gipuzkoako gizarteak ez du horrelakorik onartzen, baina guztiok ahalegin bat egin behar dugu bizikidetza berreskuratzeko Hondarribian eta Irunen".

- "Oso garbi dago Gipuzkoan bi indar politiko daudela nagusitasuna lortzeko lehian, EAJ eta EH Bildu. Oso estu joango da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna