Noiz sortua: 2019-01-26 07:56:58

Migratzaileak

Mugitzea libre dela aldarrikatu dute Irunen

Harrera duin baten aldeko manifestazioa egin dute Irunen Harrera Sareak antolatuta, eta Euskal Herri, Harrera Herria lelopean. Urtea hasi zenetik, 315 migratzaile lagundu ditu harrera sareak.

Harrera duin bat eskatu dute Irunen. /
Harrera duin bat eskatu dute Irunen. / Harrera Sarea Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2019ko urtarrilak 26

Migratzaile askok egiten duten bidea egin du Harrera Sareak antolatutako manifestazioak: Irundik Hendaiara. Era horretan, mugitzea eta migratzea ez direla delitu aldarrikatu dute antolatzaileek. Euskal Herri, Harrera Herri lelopean abiatu da martxa Ficobatik, eta Hendaiako atxikitze zentroko komisariaren aurreraino joan da.

Urtea hasi zenetik 315 migratzaileri eman die laguntza Irungo Harrera Sareak, eta 5.500 laguni azken sei hilabeteetan. Euren gain hartu ditu sareak "instituzioek egiten ez dituzten lanak". Plataformak erakundeei eskatu die harrera duina eskain diezaietela Euskal Herrira heltzen diren etorkinei, baina gaur-gaurkoz kexu dira halakorik egin ez dutelako.

Gipuzkoatik Lapurdira; bideak natural-naturala behar lukeela oroitarazteko keinua izan da Harrera Sareak egin duena. Izan ere, Frantziako Poliziak Irunera itzultzen ditu Bidasoko muga zeharkatzen duten migratzaileak. Horretaz gainera, plataformak ohartarazi du ugaritu egin dela haiekin "trafikatzen" duten pertsonen presentzia. "Migratzea ez da delitua, erresistentzia da", adierazi du Irunen bizi den migratzaile talde batek.

Azken hilabeteetan, Irun, Donostian, Bilbon eta Baionan herritarrak beren kabuz antolatu dira migratzaileen askotariko beharrei erantzuteko. Baina plataforma horietako askok salatu dute ez dutela nahikoa baliabide lehen arreta behar bezala eskaintzeko. Ondorioz, erakunde publikoei eskatu diete euren gain har dezatela ardura hori.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Kalean, herritarrak maskara jantzita, atzo, Ordizian. ©JUAN HERRERO / EFE

Hauteskunde batzordea gaur bilduko da Ordiziako egoera aztertzeko

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia - Irati Urdalleta Lete

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Hauteskunde Batzordea gaur elkartuko da egoera aztertzeko

Ordiziakoa Etxezarreta kalea, atzo. ©JUAN HERRERO / EFE

Ikara, bozkalekuetan

Jon Ordoñez Garmendia

Ordizian bozkalekuetan egon behar dutenak beldurrez bizi dira igandetik. Zalantza asko dituzte, eta arriskuan sentitzen dute euren burua. Gaur dute bilera udalarekin.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Distantzia da oraingoz dugun tresna eraginkor bakarra»

Arantxa Iraola

Birusen egitura aztertzen du Abresciak Ikerbasquen, CIC Bioguneren barruan. Argi du COVID-19a oso azkar hedatzen dela gogorarazten jarraitu behar dela: ez da egun batetik bestera ahulduko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna