Pintaketak egin dituzte Iurreta eta Portugaleteko batzokietan

Erasoa salatu du Bizkaiko Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak, eta ohartarazi du "indarkeria besterik " ezagutzen ez dutenek "bide luzea" dutela egiteko.

Iurretako batzokia. EAJ
2019ko urtarrilaren 27a
09:26
Entzun

Gora Eusko Gudariak, Amnistia Osoa eta Jo Ta Ke irakur daiteke Iurretako batzokiaren horman eginiko pintaketetan. Eta antzeko idatziak agertu dira Portugaleteko batzokiaren kanpoaldean ere. 

BBB Bizkai Buru Batzarreko Presidente Itxaso Atutxak salatu du gertatutakoa. "Noiz arte jasan behar ditugu halako erasoak. Indarkeria besterik ezagutzen ez dutenek, jakin beharko lukete bide luzea dutela egiteko", adierazi du buruzagi jeltzaleak. 

PPk eta PSEk POrtugaleten dituzten bulegoetan ere pintaketak egin dituzte. Bi alderdiek salatu dituzte erasoak.

Oier Gomez euskal preso ohia Baionako erietxean hil eta hurrengo egunean agertu dira presoen aldeko mezuak batzokietan. 35 urteko gasteiztarra, 2017ko apirilean utzi zuen aske Frantziak, Ewingen sarkoma diagnostikatu, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu eta hilabete gutxira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.