Euskal presoak

Mobilizaziora deitu dute Oier Gomez oroitu eta larri diren presoak askatzea eskatzeko

Senide eta lagunek asteazkenean egingo diote omenaldia, Miarritzen. Gaurko eta larunbaterako ere antolatu dituzte mobilizazioak.

Manifestazioa egin zuten atzo Baionan, Gomenez omenez.
Manifestazioa egin zuten atzo Baionan, Gomenez omenez. AEM. Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko urtarrilak 28

Larunbat goizaldean zendu zen, Baionako ospitalean, Oier Gomez Mielgo euskal preso ohia –35 urte zituen, eta gasteiztarra zen—, gaixotasun luze baten ondorioz. Apirilaren 25ean, Frantziako Dei Auzitegiak ontzat jo zuen hamabost urteko espetxe zigorra etetea, argudiatuta Gomezek gaitz larria eta sendaezina zuela. Espainiak, dena den, eutsi egin zien Gomezen aurkako euroaginduei, eta Gomez Lapurdin bizi zen zigorra eten ziotenetik.

Gomezen heriotza salatu eta gaitz larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen askatasuna eskatzeko, hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Ernaik jakinarazi duenez, mobilizazioa egingo dute gaur Gasteizen: 13:00ean, EHUren campuseko Elurreta eraikinean. 19:00etan, berriz, batzar informatiboa antolatu dute Andra Mari Zuriaren plazan.

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, berriz, manifestazio bat antolatu dute larunbaterako, Gasteizen bertan. Preso gaixoak askatu! Amnistia osoa! lelopean, Bilbo plazatik irtengo da martxa, 18:30ean. "Oierrek Euskal Herrian eman du azken arnasa, baina ezin izan da jaioterrira itzuli", oroitarazi du AEMk.

Atzo, AEMren arabera, 120 lagun elkartu ziren Baionan, Gomez oroitu eta gaitz larriak dituzten presoak aska ditzatela eskatzeko.

Azken agurra, asteazkenean

Gomezen senide eta lagunek jakinarazi dutenez, Baionako ehorztetxean hartuko dituzte bisitak —Baltet karrika, 19—, bihar, 14:00etatik 19:00ak bitartean. Asteazkenean egingo diote azken agurra, 11:30ean, Miarritzeko aireportu aurrean.

Sarek, Etxerat-ek, Sortuk eta Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi diote sendiari. Denek esan dute garaia dela gaixo dauden presoak askatzeko, eta ez litzatekeela itxaron behar gaitza sendaezina izan arte.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Jendea kalean asteon, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Tutera eta Ordiziako kasuen oldarraldien harira, adi ibiltzeko eskatu dute

Arantxa Iraola

Sorburua Ordizian duten 69 kasu agertu dira; Tuterakoarekin zerikusia dutenak 31 dira. «Transmisio komunitarioa» egiaztatzeko dago beste hainbat tokitan; ikertzen ari dira

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna