Poesia

Sarrionandiaren poemen antologia argitaratu dute, euskaraz eta katalanez

Ostiralean Iurretan (Bizkaia) aurkeztuko dute Pamiela eta Pol-len argitaletxeek elkarlanean landutako edizioa, eta larunbatean, Donostian.

Joseba Sarrionandia. JOSE GOITIA
2019ko urtarrilaren 28a
12:01
Entzun

Es morta la poesia? (2018). Galdera bat dakar liburuak azalean, hizkiz eta hitzez osatutako Joseba Sarrionandiaren argazkiarekin batera. Sarrionandiaren poemen antologia ondu dute Pamiela eta Pol-len argitaletxeek, elebitan. Sarrionandia bera aritu da poemak aukeratu eta ordenatzen, eta Ainara Munt Ojangurenek itzuli ditu katalanera. "Antologia honi esker, azkenean katalanez ezagutu ahal izango dugu euskal literatura garaikideko erreferenteetako baten poesia", azaldu dute egileek.

Datozen egunoetan, Euskal Herrian aurkeztuko dute liburua. Sarrionandiaren sorterrian egingo dute lehen aurkezpena, Iurretan (Bizkaia), herri bibliotekan. Ostiralean izango da, 19:00etan, eta han izango dira Ainara Munt Ojanguren itzultzailea, Jose Angel Irigarai eta Victor Sunyol idazleak eta Jexuxmai Lopetegi musikaria.

Larunbatean, berriz, Donostiako Kaxildan aurkeztuko dute liburua, 18:30ean. Iurretan izango direnek ez ezik, Jordi Panyella editoreak ere partu hartuko du Donostiako ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.