Gizartea

Zaballako espetxean 28 urteko gizon bat zendu da

Heriotza urtarrilaren 16tik 17rako gauean gertatu zen, presoa ziega barruan zegoela. Salhaketak Espetxe Erakundeei kritikatu die heriotza horren berri eman ez izana.

Zaballako espetxeko modulu bateko ziegekorridorea.
Zaballako espetxeko modulu bateko ziegekorridorea. Juanan Ruiz / Foku

Jon Rejado -

2019ko urtarrilak 28

Bizkaiko 28 urteko gizonezko bat hil zen urtarrilaren 16tik 17rako gauean Zaballako espetxean (Araba). Espetxeko ordezkariek hala jakinarazi zioten presoaren familiari. Salhaketa elkarteak kritikatu du jakinarazpena familiara mugatzea, eta Espetxe Erakundeen bitartez gertaera horren berri eman ez izana. Espetxe barruko heriotza isilarazteko asmoa dagoela uste du elkarteak, eta  Zaballako azken kasua “ezkutatze politika” baten erakusgarri dela gaineratu du.

Zendu zen gaztearen familiak Salhaketara jo zuen, urtarrilaren 19an. Elkarteari jakinarazi zioten espetxetik esan zietena: gaindosi baten ondorioz hil omen zen, eta ziega berean zegoen beste presoak ere gaindosia izan zuen. Azken hori, baina, bizirik zegoen.

Salhaketak zehaztu du heriotza horiek ez direla “naturalak”. Cesar Manzanos elkarteko kideak nabarmendu du neurriak daudela halako gertaerak saihesteko. Are, ezagutarazi berri den heriotza “arduragabekeri” baten ondorioz gertatu zela nabarmendu du. “Susmoa zegoen hildakoaren ziegako kideak droga jaso zuela egun horretan bertan; halako kasuetan neurri bereziak har ditza espetxeko zuzendaritzak, gertatu dena galarazteko”.

Zaballan ezagutarazitako azken heriotza “ezkutatze politikaren beste adibide” bat dela gaineratu du Manzanosek. Azken urteetan Espainiako Gobernuak kudeatutako espetxeetan gertatutako heriotzen %10a ere ez dira ezagutarazi. Are, nabarmendu du espetxe barruan lan egiten duten elkarteek ere ez dute horren berri ematen, jakinaren gainean egon arren. “Zerbait esaten badute espetxean lanean jarraitzea ukatuko dietela jakin badakite”.

Espetxean gertatzen diren heriotzekin amaitzeko Salhaketak hainbat neurri eskatu ditu. Batetik, Fiskalak heriotza guztiak iker ditzala, ofizioz. Espetxeetako zuzendaritzei ere eskatu die familiei informazio guztia eta babesa ematea, baita gogorarazi ere auzibidea abiarazteko aukera dutela, erantzukizunak eskatzeko. Espetxealdia ez diren beste aukerak sustatzeko eskatu du Salhaketak: drogamenpekotasunetik ateratzeko programak... Halaber, larri dauden pertsonak kaleratzeko eskatu du. Azkenik, espetxeetako “masifikazioarekin” amaitzeko eskatu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna