Gizon bat hil da Ordizian, autoan ibaira erorita

 
Autoa, Oria ibaian /
Autoa, Oria ibaian / A. Vierbücher (Goierriko Hitza) Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko urtarrilak 28

San Bartolome ermitaren parean gertatu da istripua. Larrialdi zerbitzuek atera dute gorpua ibilgailutik. Gidaria bakarrik zegoen autoan. Hildakoak 63 urte zituen.

Ezbeharra 16:35ean izan da, eta suhiltzaileek 17:00etan atera dute gorpua. Ordurako hilda zegoen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua gertatu denean, Oria ibaia urez gainezka zihoan egunotako euriteen ondorioz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jaurlaritzak «neurri zorrotzagoak» ezarriko ditu, eta udalerriak itxi

Jaurlaritzak «neurri zorrotzagoak» ezarriko ditu, eta udalerriak itxi

Uxue Rey Gorraiz - Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Neurriak astelehenean jarriko dira martxan; joan-etorriak eta harremanak murriztea da helburua. Sagardui ez dator bat Illaren hautuarekin. Nafarroan abian dira neurri berriak

Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, iazko uztailean, Baionan, Euskal Hirigune Elkargoko batzarrean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bizilekuen doitzea berreskuratzeko

Ekhi Erremundegi Beloki

Bizilekuen Tokiko Programak ondoko urteetarako finkatu duen etxebizitza berrien kopurua gehiegizkoa zaio hautetsi bati baino gehiagori. Erresalbuak agertu dituzte batzuek. Proposamen alternatibo bat egin du Hiriburuko herriak.

Idurre Eskisabel, Andoni Olariaga, eta Onintza Odriozola, atzo, Plaza Hutsak antolatutako jarduneldietan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Iraupenerako diskurtso berriak

Lander Muñagorri Garmendia

Plaza Hutsak antolatutako jardunaldietan, etorkizunera begira sortu beharko diren diskurtso berrien inguruko hausnarketa egin dute.

 ©Irekia

Sagarduik adierazi du Sabasi ez ziola baimenik eman txertoa hartzeko

G.H - A.R.K

Ikerketa bat hasi dute txertaketak ikertzeko. Erantzukizuna «norberarena» dela uste du Sagarduik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna