Lope Agirre berpiztu dute Oñatin

Urriaren 27an estreinatu zuten Lope filma, Agirre hil zeneko urteurrenean. Sarean ere ikusgai dago urte hasieratik.

2019ko urtarrilaren 29a
11:05
Entzun

Ikasketa amaierako proiektua prestatzera joanak dira kazetaritzako bi ikasle Venezuelara, eta han ezagutuko dute Lope Agirre, XVI. mendeko pertsonaia historikoa. Hura Oñatira itzuliko da, eta 2019ko udal hauteskundeak ate joka direla baliatuta, Marañoien taldea eratuko du herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz. Tartean, gogora ekarriko ditu 1561ean El Dorado espedizioan bizi izandako abenturak, eta  Espainiako Felipe erregeari idatzi zion eskutitza ere.

Hori da laburrean LPM taldeak bi asteburutan eta Oñatiko herritarren laguntzaz grabatutako lanak erakusten duena. Filma iazko urriaren 27an aurkeztu zuten, Lope Agirreren heriotzaren urteurrena baliatuta. Geroztik, hainbat herritan izan da ikusgai: besteak beste, Durangoko Azokan eta Eskoriatzan. Urte hasieratik, berriz, sarean da eskuragarri.

Ez da lehen aldia taldeak antzeko proiektu bat garatzen duena, eta Lope Agirreri buruzko zerbait egitearena aspaldian zebilkien buruan Anjel Lera taldeko kideak. "Oso interesgarria iruditzen zitzaidan haren historia, baita nola egin zion aurre ere Espainiako Felipe erregeari". Hala, fikzioa, umorea eta historia nahastuz osatu zuen gidoia, eta lankideei aurkeztu zien, eta haiek baiezkoa eman zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.