Elkar fundazioa omenduko du Eibarko Armeria Eskolak

Duela lau urte hasi ziren Ondo egindako lana egitasmoarekin, ideiak eta gogoetak partekatu eta zabaltzeko helburuarekin.

Joxe Mari Sors, Elkar Fundazioko kidea. JON URBE, FOKU
2019ko urtarrilaren 29a
11:42
Entzun

Otsailaren 11n egingo duten ekitaldian omenduko dute Elkar fundazioa. Han izango dira, besteak beste, Joxe Mari Sors eta Jon Jaka fundazioko kideak, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Hizlari, berriz, Juan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzaina arituko da.

"Euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana" saritu nahi izan du Armeria Eskolak omenaldi honekin. Ez da lehen adia Eibarko eskolak halako aitorpena bat egiten duena, aurrez ere beste hainbat pertsonak eta erakundek jaso dute antzeko omenaldirik: esaterako, Gaizka Garitano entrenatzaileak, Aitor Gorosabel abeslariak edota Xabier Amuriza bertsolariak.

Omenaldia, esan bezala, bi aste barru egingo dute, 12:30ean. Saioa irekia izango da, eta hara joan nahi duenak Eibarko Armeria Eskolan eman dezake izena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.